XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEHA NIRI

Intzaur-ondo baten adarrari,
Kattalinek soka bat ezarri;
zangoak luzaturik, lorietan,
abian hasi da lerietan.
Orratz eta hari,
ama, josten ari.
Ttirrittak, xirrinkan,
kantuz errepikan:
- Behazu niri, Ama! behazu ba,
zoin gora dabilan zure alaba!

Haurra ibilki, harat eta hunat!
- Baietz, nere haurra, ikusten dinat -
ihardetsi amak, begiak altxaturik.
Bainan ez nitaken, nere lana utzirik
hik egin guzientzat egon xoraturik,
balditurik eta gelditurik!

Firrin-farran, dzirrin-dzarran, soka
intzaurrarekin ari mokoka.
Gure haurra, kasik hegaldaka,
bere amari berriz oihuka:
- Beha niri, Ama, beha niri!
Beha ba, otoi, itzuli huni!

Firrin-farran, dzirrin-dzarran,
Krisk bepetan, krask hantxetan,
azkenekotz intzaurra kexatu
eta soka ondotik trenkatu!